26 Mai

136 turismo enpresek parte hartu dute 2014-an IKT-en erabilera hobetzeko programan

2014an zehar, hirugarren urtez jarraian, IKTen Erabileran Jardunbide Egokien Programa jarri da martxan, sensibilizazioa eta laguntza integratuaren bidez, Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera euskal turismo sektoreko enpresetan hobetzeko asmoarekin.

Aipatutako erabilera 4 mailatako eredu baten arabera neurtzen da. Aurten parte hartu duten 136 enpresetatik %92 akreditatu dira eta 3k gorengo akreditazioa lortu dute: Enkarterri Turismoak, Arabako Errioxako Ostatu Upategiak eta Donostiako Igeldo Kanpinak, hain zuzen ere.

Programa, IKTen erabilera- neurria zehazteko enpresa bakoitzari egiten zaion diagnostiko bisita batekin hasten da eta maila gainditzeko hobekuntza plan egokitua zehazten da enpresak duen IKT-en erabilera optimizatzeko. Hobekuntza-plan hau urtean zehar gauzatzen da jomugaren lehiakortasun teknikari baten laguntzarekin eta, behar izanez gero, formakuntza bereziko ikastaroekin.

Azkenik, eta banakako bisitalditan, aurrera-pausuak neurtzen dira eta akreditazioa lortzerik dagoen edo ez, eta ze mailatan, erabakitzen da.

Datorren urtean, programa honekin jarraitzeko asmoa dago.

admin
Warning: Illegal offset type in isset or empty in /var/www/vhosts/madurezdigital.com/httpdocs/wp-content/plugins/sitepress-multilingual-cms/sitepress.class.php on line 3743